domingo, 17 de marzo de 2013

Ekosistema eta elika-kateak

Honetan ere ekosistemari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue

Kate trofikoa edo elika-katea

2003/02/19 Elhuyar
Bizidunak elikaduraren ikuspuntutik duten erlazioaren arabera sailka daitezke. Sailkapen horretan bakoitzak bere maila du, baina maila horiek bata besteari lotuta daude segida bat osatuz, katea bat bailitzan. Horregatik erabiltzen da katearen konparazioa.
Elika-katearen oinarrizko mailetan elikagaien oinarrizko ekoizleak daude, hau da, eguzkiaren energiaz baliatzen direnak bizitzeko. Landareak izaten dira horiek.
Oinarrizko maila horietan dauden bizidunak hurrengo mailetako bizidunen elikagaia dira. Herbiboroenak, hain zuzen ere. Katearen hurrengo mailetan, ordea, herbiboroez elikatzen diren harrapariak daude. Harraparien ondoren, horien hilotzez elikatzen diren sarraskijaleak agertzen dira. Sarraskijaleok herbiboroen hilotzak ere jaten dituzte, harraparien hilotzez gain. Azkenik, hurrengo kate-mailetan edo aurrekoetatik ateratako zeharkako adarretan, hildako edozein bizidun deskonposatzen duten onddo eta mikroorganismo detritiboroak agertzen dira. Eta, horrela, bizidunen mineralak lurrera itzultzen dira, berriz ere.
Gainera, katearen beste adar batean uretako landare eta algak leudeke oinarrizko mailetan. Landare horiek arrain eta bestelako bizidunek jaten dituzte eta horiek, era berean, harraparien elikagai dira. Azkenean, ‘uretako’ adar horretan ere sarraskijale eta mikroorganismo detritiboroak daude.
Ea irudiak ikusita (egin klik gainean) errazago ulertzen duzuen kate trofiko edo elika-katearena.
Dena den, kontuan izan kate-maila bakoitzean bizidun-espezie asko dagoela (herbiboro-espezie asko dago, harraparienak ere bai…) eta, modu batean edo bestean, batak besteari eragiten diotela. Gainera, bizidun asko ez da kate-maila bakarrean kokatzen, harrapari batzuk sarraskijale ere bai baitira, adibidez.
Azkenik, esan behar da elika-katean zeharkako adar ugari dagoela eta kateak bata bestearekin lotu ere egiten direla; azken finean, sare trofikoa deitzen zaiona osatzen dute.

  



miércoles, 6 de marzo de 2013

martes, 26 de febrero de 2013

Eskerrik asko Nekane jarritako linkagatik.Bloga erabat antolatuta dugunean kontuan hartuko dut.Ana

viernes, 22 de febrero de 2013

Ekosistema

Izaki bizidunen artean elikadura-harremanak
 sortzen dira.
http://www.slideshare.net/miclaseenlanube/los-ecosistemas-10708331
Hemen agertzen zaizun linka sakatuz gero ekosistemari buruzko  informazio handia lor dezakezu.

miércoles, 20 de febrero de 2013

Inauteriak

Inauteriak direla eta,laugarren mailan proiektu bat garatu dugu eta horren barruan gure informatikako  lehenengo urratsak eman nahirik lan polit bat egin dugu.Hemen aurkezten dugu.




http://www.calameo.com/read/000093413f7f3d1d4e27f